2010-09-11

BIG BOSS MAN + THE EXCITEMENTS

2010-09-24

THE HENTCHMEN

2010-09-25

THE REQUESTERS + KO'S + RER (VISUALES)

BIDASOA BURNING FESTIVAL 2010

SORKUN + NAPOKA IRIA + JOSEBA IRAZOKI

   2010-03-19
  22.00tan      5

Martxoaren 19an, larunbata, burutuko da BIDASOA BURNING FESTIVAL-aren laugarren edizioa Psilocybenea aretoan (Hondarribia). Aurreko urteetako edizioetan Sexty Sexers (Bera), Kokein (Eibar), Willis Drumond (Asparne) edo Handicraft (Irun) bezalako taldeak bildu dituen jaialdi hau dagoeneko kalitatezko musikaren zale direnentzat derrigorrezko hitzordu bihurtua da.
Aurtengoan berrikuntza ugarirekin dator jaialdia. Aurrekoetan Oiartzungo Iurrita Aretoan burutu bada ere, laugarren hau Hondarribiko Psilocybenea aretoak hartuko du. Berrikuntzen artean, parte hartuko duten musikariak dira antolatzaileen apustu handienetako bat. Izan ere, aurtengoan formatu akustikoan arituko diren hiru talde gonbidatu dituzte, jaialdiari kutsu intimoago eta hurbilago bat eman asmoz. Joseba Irazoki musikari beratar ezaguna, Japoniatik bueltan den Napoka Iria bikote eibartarra eta Sorkun izanen dira Psilocybeneako taulan, azken hau Akustika Tour birarekin Euskal Herri osoko aretoetan bere proiektu berri eta pertsonala era akustikoan aurkezten ari da. Jaialdiaren antolatzaile BIDASOA BURNING kontzertu promotorea dugu, Bidasoa aldeko taldeak ezagutarazteko lanetan aritzen dena urte osoan zehar, eta hain zuzen, hori da jaialdiaren helburua bera ere, egindako lan hori ospatzea.
Hitzordua, beraz, datorren martxoaren 19an izanen da, 22:30etan eta 5 euroren truke.

Sorkun (Orereta, EH)
Kashbad taldean eman zituen Sorkunek lehen pausoak. Pasa den mendeko 90. hamarkadaren erdi aldean eskaini zioten Sorkuni Kashbaden parte hartzeko aukera. Kashbad taldeak ordurako hasia zuen bere ibilbidea, baina neska baten ahotsa frogatu nahi zuten. Handik gutxira grabatu zuten lehen maketa, eta ia berehala egin zien Fermin Muguruzak Hitz Egin jaialdi handian parte hartzeko gonbitea.

Esan Ozenki konpainian grabatu zuten lehen diskoa (“Kashbad”), eta geroago, beste bi grabatu zituzten (“Distantzia” eta “Hesiak”). Taldeak arrakasta polita lortu zuen, eta, honi esker, Sorkunek beste hainbat talderekin kolaboratu zuen; besteak beste, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Ekon edota Flitter taldeekin.
Zazpi urtez ibili ziren han eta hemen jotzen, Euskal Herrian bezala, Katalunian edota Galizian ere. Zazpi urte emankor horien ostean, uztea erabaki zuten, eta bakoitzak bere bidea hartu zuen.
1999an Fermin Muguruzak lehen diskoa plazaratu zuen bakarlari bezala (“Brigadistak”, Esan Ozenki), eta disko honen biran hasi zen Sorkun modu iraunkor batez Muguruzarekin lan egiten. Bigarren diskorako Dub Manifest banda sortu zuen Muguruzak, eta diskoari izen horixe jarri zion. Sorkun bandaren partaideetako bat bilakatu zen. Bigarren disko honen bira oso handia izen zen, eta horrek mundua zeharkatzeko aukera eman zien: Europa, AEBak, Mexiko, Japonia, Txina…
Hiru urte geroago, 2002an, Sorkunek bakarlari aritzeko erabakia hartu zuen. Handik eta hemendik ekarritako musikarien babesa bereganatu, eta talde indartsua osatu zuen (Atomoog, Neubat, Sharon Stoner edota Exhale taldekoak ziren). Garate estudioan itxi ziren, Manta Ray taldearekin batera, eta “Onna” diskoa plazaratu zuten. Rock diskoa izan arren, oinarri elektronikoak zituen “Onna”-k. Diskoa grabatzeko, bestetik, kolaboratzaile bikainak izan zituzten: Fermin Muguruza bera, Fernando Sapo, edota Kaori japoniarra. Teknikari, Karlos Osinaga Txab aritu zen.
Bi urte pasata, “In-Komunikazioa” diskoa plazaratu zuen Fermin Muguruzak, eta hemen ere Sorkunen partaidetza izan zuen. Kontrabanda osatu zuen Muguruzak bira egiteko, eta urtebetez aritu ziren, aurreko diskoan bezala, hamaika herrialdetan: Japonian, Uruguain, Txilen edota Argentinan, besteak beste.
Bira bukatu eta ia atsedenik hartzeko denborarik gabe, berriz sartu zen estudioan Sorkun, eta bigarren lana grabatzeari ekin zion: “Duna”. 2005eko irailean kaleratu zuen diskoa, eta, aurrekoarekin alderatuta, oso lan ezberdina zen. Gitarren distortsioa pixka bat baztertu zen, doinu minimalagoak sortuz, melodia landuagoak. Musika tresna berriak sartu zituzten, diskoari kolore berezia emanez. Estilo aldetik ere aniztasuna nagusitu zen, eta horrek diskoari halako arintasuna eman zion, entzuteko erraztasuna. Potemkin taldeko Tzutzik “Non zaude?” Kantan parte hartu zuen, bere ahots potenteaz, eta han izan ziren Gorka Sesma (Kashbad), Unai Azkune, edota Gaizka Pereda ere, “Rescue me” abestiari oinarriak eta gitarrak ekarriz.

DESERTUA ERDITU DA - Sorkun&vicepresidentes. 2008 urtea
Waxy taldeko Robbie Owensekin lehen kontaktua izan zuen Sorkunek, Owensek Europan zehar egindako bira batean. Une horretantxe sortu zitzaion Sorkuni bere banda murriztea eta ohiko rock taldeen parametroen barruan kanta berriak egiteko ideia.
Pentsatu bezala gauzatu zuen bere asmoa: Rowirekin beharrezko deiak, denboran gauzak egoki lotu, eta Ameriketako abentura martxan zegoen, Rowiren gidaritzapean. Sorkunek Vice Presidentes taldea eraman zuen Californiako basamortura, haragi hutsa diren hamar kanta grabatzeko, epelkeriarik gabe.
Erritmo bizia, beldurrik gabe ematea, jarrera, energia, abiadura bat-batekotasuna. Rock and rolla betitik izan dena, alegia. Ez da alperrik ezer ere erakusten.

Napoka Iria (Eibar/Elgoibar, EH)
Napoka Iria 2005. urte aldera sortu zen Ander eta Mirenek musika elkarrekin konpartitzea erabaki zutenean. Bi kitarra akustiko eta ahotsaz baliatuz Euskal Herriko ahalik eta eszenatoki, areto eta taberna gehienak zapaltzen hasi ziren. Taldeak ia bost urte beteko dituenean, zuzeneko akustiko haietatik haratago, lagun berriak ekarri dituzte eszenatokietara: kitarra elektrikoa, ukelelea, pedalera, besteak beste. Kantuak lasaiak bezain progresibo eta rockero egiten ditu bikote honek, zuzenekoetan intentsitatearekin jokatuz. 2007an euren lehenengo maketa kaleratu zuten sei kantu propioz. Kokein, Maite Arroitajauregi edo TAYUTA talde japoniarrekin batera jo du. 2008ko neguan hiru kantu berri grabatu zituzten (Poortstraat 58, Egurra eta 90 segundu) Japoniako birarako s(on)s Bartzelonako estudioan, Ferran Aranda teknikariaren begidarapean. Orain euren lehen lan luzea kaleratzeko lanean ari dira, zuzenekoak guztiz laga barik.

Joseba Irazoki (Bera, EH)
Ya disponible la nueva referencia de moonpalace records, o lo que es lo mismo, el nuevo disco (discazo) de Joseba Irazoki, "Euria Ari Du", una preciosidad que sigue el trazado más folk del de Bera.
Si tomamos como punto de partida de la faceta más "folk" de Joseba aquel "Irri eta solas" autoeditado, continuamos con los cinco maravillosos temas aportados al split "folk me, laztana" y enlazamos con los que nos ofrece "euria ari du", nos encontramos con una colección de canciones sin fisuras y que conjugan perfectamente influencias pretéritas y presentes, de Laboa a Six Organs of Admittance por citar dos nombres que sé a ciencia cierta que a Joseba le gustan.
La edición tiene un curro manual de la leche, corcho, bisagras, pegatinas, sellos de caucho, rotus etc ... no sé si se aprecia demasiado bien en las fotos, mejor al natural :)
ya se pueden hacer los pedidos en la web, son 10 euritos gastos de envío incluidos.