"Riff suhar, bizi eta koloretsuekin datozkigu Baztango Kaskezur taldea laugarren diska honetan, non musikaren azal berrituarekin aitzineko “Ilgora” lanarekin euskarazko pop-rock musika eszenan lortutako merezimenduzko tokia berresteaz gain norabideko eta xehetasun berriak dakarzkiguten, azken urteetan landutako ikusmira zabalduz.
Kantak bata bertzearen gibelean zartatzen duten dezibelioen bizitasunarekin iragaiten dira entzulea atrapatuz, melodiaren eta kitarren distortsioaren arteko atmosferen arteko oreka Ion eta Iñigoren ahotsen melodikotasunari esker.
“Azpisugeak” power-pop, psikodelia eta rock proposamen dastagarria da, Sonic Youth eta Superchunk gisako taldeen herentziaren itzaletik edaten duena. Heldutasun musikal osoa dakar berarekin eta taldearen ibilbidean jauzi nagusi hirukoitza suposatzen du. Diskaren ekoizpen eta grabazio apartak melodien ehunduren esentziak bete-betean islatzen ditu."
Hasier Larretxea (Madrilen, 2017-ko Urtarrila)
BIO
Taldearen sorrera 2009 urte inguruan Baztanen kokatzen da. 3 Elizondarrek eta Sunbildar batek osatua.4 urte geroago, maketa 1, 3 disko, hainbat taldeko partaideen aldaketa, jaialdi, gaztetxe eta ostatuetan kontzertuak eta gero, “Azpisugeak” izeneko disko berria kaleratuko du Kaskezurrek 2017 urte honetan.
Taldeko kideak Ion Minde (Monte del oso, Tirita) eta Iñigo Beltzunegi (Iturria) hasieratik dauden gitarjole eta kantariak eta diska berri hontan estreinua izando duten Imanol Zubieta (More) eta Mikel Sanchez Lesakarrek osatzen dute taldea gaur egun.
Aldaketa guztien artean, musitaren eraldaketa izan da ere disko batetik bertzera.2013ko “Ilgora” diskan (Mondosonoro eta Berria egunkarian, EHko urteko diska onenen artean aipatua) 90. hamarkadaren Rockaren norabidean hartu zuten bidean erosoen sentitzen direla emanten du. Bateria eta bajo sendoak, guitarra ero-menderaezinak eta ahots leunez, idei abstratuen bidez kantatutako gogoeta eta kritika sozio-politikoak jantzi ta abiadan jartzen dira.
https://www.facebook.com/gugarakaskezur/
https://kaskezur.bandcamp.com/album/azpisugeak
Kontratazioa:
gugarakaskezur@gmail.com