scroll

BERTSIO GABA 2020

portada

2020.01.04

horario

19:30

tickets

BORONDATEA

lugar del evento

foto-grupo

BERTSIO GABA 2020

(psilocybina)

Kontzertu errepikaezina izango dugu Psilocybenean! 

13 talde esanguratsuz osatutako maratoi honetan munduko talde hoberenetakoak egongo dira: 

-Talking me los pies: Reflexologiaren maisu hauek post-punk doinuz alaituko dute gau magiko hau 28 urte ondoren! 

-The iiingles: L.A. ko taldea espreski etorriko da egipziaren dantza egitera. Gora Tutan Come On! 

-Aguarras: Aguarras taldeak Cat Power taldearen kantuak disolbatuko dituzte eta horrekin gure arimak ere! 

-Baterias Bolinaga: Arrasateko desguazetik iritsiko dira Bolinaga anaiak txistua eta danbolina jotzen! 

-Turbobeltz: Amy Winehousekin rehabean egon ondoren Hank Von Helvete eta bere taldea sasoi bikainean ibiliko dira Psilocyben. Rehab funtziona! 

-Txupakueros: Nerbioiko ezkerraldeko tipo gogorrenek aurpegian listua botako dizute GG Allinen antzera! 

-Pan and the flan: Gorde zuen segapotoak! Crime rockaren aitzindariak Donostiko aireportura etorri dira! 

-Milisfits: Glenn Danzigek bere "Steroids" hoberenak jango ditu kontzertu honetarako! 

-Nestörhead: Lemmy Kilnestörren errautsetatik jaiotako fenixa unikornio bihurtu da! Xabi Campbell eta Garrey deerekin batera argi geratuko da: Legenda bizirik dirau! 

-Miley Kyuss: Hannah Montana Palm Sprinseko basamortutik pasa ondoren ateratako munstro musikala etxean dago! 

-Kurasaia: Gau guztian zehar apo bat mihazkatu ondoren Gaxenen sortutako gutizia. Piztu da labea! 

-Spectrum Teenage Riot: Fuck MIDI junkies, Berlindarrak ostikada raberoak banatzera datoz! Jarri kaskoa! 

-Prodijioa: Liam Howlet hil da baina Keith Flint bizirik dago eta diru asko nahi du! 

13 talde astoarena egiten urtea ezin hobe hasteko eta sarrera borondatea da! Ezin duzu galdu!

¡ups, No hay más eventos próximos!